Zerbitzu eta tramite publikoen bi heren jada Internet bidez osorik kudea daitezke

FotoEstadistica.png

2018.eko abenduak 28

Azken sei urteetan,  2010 eta 2016 urteen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio guztiek eta sektore publikoak Internet bidez eskainitako zerbitzuen, prozeduren eta tramiteen guztizkoa 4,5 aldiz handitu da. Zerbitzu eta tramite publikoen bi heren jada Internet bidez osorik kudea daitezke. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen eta sektore publikoaren eskaintza elektroniko osoaren % 63,8 udalek egiten dute. Jarraian  Eusko Jaurlaritza legoke  % 11,7 –arekin.

Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak egindako 2016ko Zerbitzu Publiko Elektronikoen Estatistikak batutako datuak dira. Informazio gehiago hemen.