Osakidetzako Larrialdietako zuzendari berriaren izendapena

2018.eko abenduak 28

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak Jon Sánchez Ibarluzea izendatu du Osakidetzako Larrialdietako zerbitzuko zuzendari kudeatzaile.

Osakidetzako Larrialdietako zerbitzuko Zuzendari berria, bere postu berrian gaur hasia, diplomatua da lan-harremanetan eta maisutzan, eta esperientzia zabala du administrazio publikoan, bereziki kudeaketaren eta giza baliabideen eremuan.

Jon Sánchez Ibarluzeak zerbitzu publikoa mantendu eta hobetzeko helburuz hartu du beregain Larrialdietako zuzendaritza, baita mugakide diren beste autonomia erkidegoekiko, Udalekiko, Eusko Jaurlaritzako beste Sail batzuekiko… koordinazioa sendotzeko ere. Gainera, Jon Sánchez, dagozkion funtzio berri horietan, Euskadiko larrialdietako koordinazio-zentroen konfigurazioaren azterlanaz arduratuko da.

 

Gasteizen, 2018ko abenduaren 28an