Mende-erdi bat euskal industria hozten

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Bizkaiko Alonsotegi eta Leioa herrien artean dauzka egoitza nagusiak Torraval Coolingek: batean, lantegia; bestean, bulegoak. Hozte-dorreak egiten espezialista da taldea, eta 25 langile ditu; ia sei milioi euro fakturatzen ditu urtean, eta ekoizten duenaren % 40 esportatzen du. Fernando Riaño zuzendari nagusiak adierazi duenez, hauek ditu enpresak etorkizunerako helburu nagusi: ¿askoz ere hobeak eta lehiakorragoak izatea¿, eta urtean % 8 inguru haztea hurrengo hirurtekoan. Euskal industriako zenbait enpresa ezagun daude konpainia historiko honen bezeroen artean: Ence, Petronor, Tubacex, Viscofan eta Vidrala, besteak beste.