Lan osasuna bermatzeko beharrezkoa da baita ere emakume eta gizonen berdintasuna bermatzea

2018-11-30_osalan3.jpg

2018.eko azaroak 30

Gaur goizean Bilboko Euskalduna Jauregian "Laneko osasuna eta genero-ikuspegia: arrisku muskulu eskeletiko eta sexu-jazarpenaren nahiz sexuan oinarritutako jazarpenaren prebentziorako hurbilketa" izenburuko jardunaldia ospatu da. Jardunaldi hau Osalanek, Lan Ikuskaritzak eta Emakundek antolatu dute, eta erakunde hauek enpresetan berdintasuna sustatzeko helburuaz sinatutako hitzarmenen fruitu izan da. Jardunaldiaren konklusio nagusienetakoen artean honako hau: Lan osasuna bermatzeko, beharrezkoa da baita ere emakume eta gizonen berdintasuna bermatzea, eta horretarako beharrezkoa da genero ikuspegia txertatzea lan osasunari buruzko erabaki guztietan. 

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak, Alberto Alonso Osalaneko zuzendari nagusiak eta Jon Azkue Lan eta Gizarte Segurantza saileko sailburuordeak ireki dute entzule asko izan dituen jardunaldi hau.