Eusko Jaurlaritzaren web sare ofizialak 55 milioi bisita jaso ditu 2017an, hau da, aurreko urtean baino % 7,6 gehiago (Gobernu Bilera 2018-01-16)
2018.eko urtarrilak 16
- Herritarren kontsulta gehienak meteorologiari, enpleguari, euskarari eta osasunari buruzkoak izan dira
- Euskadi.eus gailu mugikorren bidez erabili dutenen kopuruak nabarmen egin du gora berriz ere: bisiten ia % 45 smartphone edo tabletetatik egin dira
Eusko Jaurlaritzaren atari-sare ofizialak (euskadi.eus) 54.714.097 bisita jaso zituen 2017an, hau da, 2016an baino % 7,6 gehiago. Bisita horietan, euskadi.eus barruan nabigatzean, 218.326.790 orri ikusi ziren, hau da, aurreko urtean baino 11,8 milioi gehiago. Bisita egitean, Euskal Administrazio Publikoaren atari-sarean nabigatu zuten pertsonek 3 minutu eta 21 segundo eman zituzten:
2017KO ETA 2016KO DATU OROKORRAK
MOTA |
2017 |
2016 |
ALDAKUNTZA |
Bisitak |
54.714.097 |
50.824.930 |
+% 7,6 |
Bisita bakoitzean ikusitako orrien kopurua |
218.326.790 |
206.529.467 |
+% 5,7 |
Bisitaren batez besteko denbora |
03’21’’ |
03’24’’ |
-% 1,4 |
Euskadi.eus sareak 75 atari biltzen ditu, eta Euskal Administrazio Publikoaren zerbitzu guztiei buruzko informazio eta dokumentu osatua, gardena eta formatu sinplekoa eskaintzen diete herritarrei. Hiru ataririk bisitatuenak honako hauek dira, ordena honetan: Euskalmet, Lanbide eta euskara oinarri dutenak:
WEBGUNEA |
BISITA KOPURUA |
BISITA BAKOITZEAN IKUSITAKO ORRIEN KOPURUA |
Euskalmet: eguraldiaren eta itsasoaren iragarpena, abisu eta alerta meteorologikoak eta abar |
11.429.313 |
45.710.579 |
Lanbide: Euskal Enplegu Zerbitzuak bildutako enplegu-eskaintzak |
7.451.654 |
51.866.324 |
Euskara: azterketak, ikastaroak, laguntzak eta abar |
6.814.035 |
34.464.719 |
Eusko Jaurlaritzaren informazio orokorra: Eusko Jaurlaritzaren 12 sailen informazioa, izapideak eta zerbitzuak |
5.572.950 |
13.422.079 |
Osakidetza: Euskal Osasun Zerbitzuaren kanpainei, aholkuei, administrazio-izapideei, ordua eskatzeko zerbitzuari eta abarri buruzko informazio guztia |
5.349.545 |
11.829.412 |
Hezkuntza: bekak eta laguntzak, Lanbide Heziketa, ordezpenen zerrendak, zentroak eta ikasketak, lehiaketak eta oposizioak eta abar |
4.342.488 |
11.448.925 |
Egoitza elektronikoa: Eusko Jaurlaritzarekiko izapideak era seguruan eta lege-berme guztiekin egiteko aukera ematen du |
2.590.858 |
6.993.147 |
HAEE: enplegu publikoa, lan-poltsak, administraziorako prestakuntza, euskara, hizkuntza-eskakizunak, euskaraz lan egiteko baliabideak, argitalpenak, liburutegia eta abar |
2.396.745 |
11.046.138 |
Turismoa: turismo-produktuak, laguntzak, araudia, lehiakortasuna eta abar |
2.086.546 |
4.766.497 |
Etxebide: Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua |
846.298 |
2.386.385 |
GAILU MUGIKORRAK
2015. urtean webgunea birmoldatu zenetik, gailu mugikorretatik egindako bisiten kopuruak gora egin du nabarmen. Urte horretan, ia 10 milioi bisita egin ziren gailu horietatik (hau da, guztien % 30,5). 2017an, berriz, ia bisiten erdiak (% 45) egin ziren smartphone edo tableten bidez.
Igoera hori, neurri batean, Eusko Jaurlaritzak sareko webguneen % 65 gailu mugikorretara egokitu dituelako gertatu da. Horrek eragina izan du, halaber, ordenagailuen bidez egindako bisiten kopuruaren beherakadan:
SARTZEKO ERABILITAKO GAILUA |
2017KO BISITAK |
2016KO BISITAK |
2015EKO BISITAK |
Mahaigaineko PCa |
% 55,55 |
% 59,77 |
% 69,5 |
Telefono mugikorrak |
% 39,22 |
% 33,98 |
% 24,7 |
Tableta |
% 5,23 |
% 6,26 |
% 5,8 |
KONTSULTEN JATORRIA
2017an, euskadi.eus atari-sarera egindako bisita gehienak, logikoa denez, Euskadiko hainbat lekutatik egin ziren. Sarrera kopuru gehien erregistratu zuten hiriak, hurrenkeran, Bilbo (14.526.171 bisita), Donostia (6.533.080 bisita), eta Gasteiz (4.314.455 bisita) izan ziren.
Estatutik egindako saioei dagokionez, sarean gehien sartu ziren hiru hiriburuak, hurrenkeran, Madril (4.429.840 bisita), Bartzelona (2.225.064 bisita), eta Valentzia (1.861.452 bisita) izan ziren.
Azkenik, atzerritik egindako sarrerei dagokienez, Frantzia izan zen herrialderik aktiboena, 532.644 bisitarekin. Jarraian, Mexiko eta Kolonbia kokatu ziren, 358.714 eta 234.089 bisitarekin hurrenez hurren.
HERRITARREN ARRETAREKIKO KONPROMISOA
Euskadi.eus sarearen mendeko webguneek sarbide unibertsala bermatzeko konpromisoa hartu dute, kontsultatzen dituzten pertsonen muga teknikoak, fisikoak, sentsorialak edo intelektualak eta erabilera-testuingurua alde batera utzi gabe. Estatuko Administrazio Orokorrak sortutako “Web Irisgarritasunaren Behatokiak” 9,1 puntu (10etik) eman zizkion euskadi.eus sareari 2017an, irisgarritasun-mailei eusteagatik eta, beraz, “desgaitasunak dituzten pertsonek informazioaren gizarteari eta komunikabide sozialei lotutako teknologia, produktu eta zerbitzuak eskuratzeko aukeraren” arloko araudia betetzeagatik.
Joan den urtean, gainera, Eusko Jaurlaritzak “Irakurketa erraza” proiektua jarri zuen abian. Proiektu hori testu errazak eta argiak txertatzean datza, herritarrek Euskal Administrazio Publikoaren informazio ofizialaren edukia erraz uler dezaten. Eusko Jaurlaritzaren helburua, nolanahi ere, proiektua pixkanaka ezartzea da, zenbaitetan konplexuak diren hizkuntza espezializatuak (hizkuntza administratiboa, ekonomikoa, juridikoa eta abar) esaldi laburragoak eta egitura sinpleagoak erabiltzen dituzten beste hizkuntza arrunt eta errazago batzuekin osatzeko (hasieran) eta ordezteko (ondoren).
14 URTE
Eusko Jaurlaritzaren euskadi.eusatari-sarea 2004. urtean sortu zen, zerbitzu publikoaren izaerarekin eta euskal administrazio publiko guztien topagune gisa. Hori dela eta, beste euskal erakunde batzuen webguneetarako estekak ere eskaintzen ditu, hala nola hiru lurraldeetako foru-aldundien eta batzar nagusien, Eusko Legebiltzarraren, EUDELen eta abarren webguneetarakoak.
2015. urtean, webgunea berriz diseinatu zen, izapideak ahal zen neurrian sinplifikatzeko eta, era horretan, pertsonei denbora eta administrazioari kostuak aurrezteko. Gobernantza onaren balioetan oinarrituta dagoen online gune publiko bat da, eta herritarrek politika publikoetan parte hartzeko aukerari, irekierari eta gardentasunari ematen die lehentasuna.
Guztiz elebiduna da, eta “.eus” domeinua erabiltzen du, Eusko Jaurlaritzak hasiera-hasieratik bultzatu baitu euskara bultzatzeko eta Euskadi mundu digitalean kokatzeko sortutako “PuntuEus” fundazioaren lana.