Euskadiko enpresetan Enpresen Gizarte Erantzukizuna zabaldu eta ezartzeko 100.000 euroko laguntza (Gobernu Bilera 2018-10-02)

logoconsejo.jpg

2018.eko urriak 02

Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak, aurten, 100.000 euro bideratuko ditu Euskadiko enpresetan Enpresen Gizarte Erantzukizuna zabaldu eta ezartzeko, balio estrategiko handikotzat jotzen baitu EGEa zabaldu eta hedatzea, gizarte-ekonomiaren identitate-ezaugarria baita.

Laguntzak EGEaren balio eta printzipioak zabaltzera bideratuta daude, gizarte-ekonomiaren berezko eremuaz gaindituz, Enpresen Gizarte Erantzukizunaren garapenean erabat inplikatzea gizarte-ekonomiako enpresetan bilakatzea planteatzeko aurretiazko behin betiko urratsa izan daitekeelakoan. Besteak beste, EGEaren prestakuntza-metodologiak prestatzea aurreikusten da, horiek ezartzeko GRI (Global Reporting Initiative) jasangarritasun-memoriak prestatzea eta EGEaren kultura jardunbide egokien identifikazioaren bitartez zabaltzea.

Laguntzetara honako hauek jo dezakete: unibertsitateak, enpresa-elkarteak, EGEan espezializatuta dauden erakundeak eta langileen parte-hartzea sustatzeko eta EGEaren jardunbide egokiak zabaltzeko azterlanak egiten dituzten enpresa txiki eta ertainak.

Eskabideak EHAAn argitaratu eta hilabete geroagora arte izapidetu daitezke, baliabide elektronikoak erabiliz. Izapidetzeari buruzko xehetasunak honako egoitza elekroniko honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ ayuda_subvencion_RSE_2018/y22-izapide/es

Eskabidearen ondoko izapideak https://euskadi.eus atarian egingo dira, «Egoitza elektronikoa / Nire kudeaketak» atalean.