Dekretua, unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetarako irakasle espezialista eta irakasle adituak kontratatzeari buruzkoa (Gobernu Bilera 2018-06-12)

logoconsejo.jpg

2018.eko ekainak 12

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, Dekretu berri bat, zeinaren bidez arautzen baita Hezkuntza Sailaren mende dauden unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetarako irakasle espezialista eta irakasle adituen kontratazioa.

Kontratazio horiekin, aipaturiko profesional horiek beren lanbide-sektorean duten esperientzia eta ezagutzak transferituko dizkiete ikastetxe horietako ikasleei.

Langileok (irakasle espezialistak eta irakasle adituak) honako irakaskuntza hauetarako kontratatu ahal izango dira:

  • Hezkuntza sistemako Lanbide Heziketa arauturako
  • Araubide bereziko arte irakaskuntzarako (profesionalak zein goi-mailakoak)
  • Araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzarako
  • Araubide bereziko kirol-irakaskuntzarako

Irakasle espezialistek eta irakasle adituek ezin izango dute inola ere irakasle funtzionarioentzat gordetzako lanposturik bete. Profesional hauek aldi baterako kontratatuko dira, lanaldi osoz edo partzialez hezkuntza-premien arabera, eta lan-zuzenbidearen araubidea erabiliko da horretarako.