Athletic Clubek Eusko Jaurlaritza hartu du Ibaigane Jauregian, Aste Nagusia dela-eta urtero egiten duen harrera ofizialean

2018.eko abuztuak 21

Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza bat eguerdian izan da Athletic Clubek Bilboko Aste Nagusia dela-eta urtero egiten dion harrera ofizialean. Ekitaldian izan dira Josu Erkoreka, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea; Pedro Azpiazu, Ogasun eta Ekonomiako sailburua; Cristina Uriarte, Hezkuntzako sailburua; Jon Darpón, Osasuneko sailburua; eta Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua.

Athletic Cluben aldetik, Josu Urrutia presidentea buru izan da gaurko harreran. Athleticek urtero antolatzen du harrera ofizial bat Aste Nagusia dela-eta, talde bizkaitarrak atzo ekin zion denboraldi berriari. Harrera Ibaigane Jauregian izan da, clubaren egoitza ofizialean