Dena prest Donostian, Zinemaldiaren 65. ekitaldia hasteko

  • Dena prest Donostian, Zinemaldiaren 65. ekitaldia hasteko
    Zinemira sailaren aurkezpena. Argazkia: EiTB
eitb.eus

  • DataIrailak 22
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Donostiako Zinemaldiaren irekiera gala ostiralean izango da, 21:00etatik aurrera, Kursaal jauregian

Ostiraletik aurrera Donostia nazioarteko zinemaren hiriburu bihurtuko da bederatzi egunez, izan ere, irailaren 22tik 30era egingo da Zinemaldiaren 65. ekitaldia.

Leticia Dolera eta Anne Igartiburu aktoreak arituko dira aurtengo Zinemaldia inauguratuko duen gala aurkezten. Ekitaldia 21:00etan hasiko da Kursaal jauregian.

Galan, Aki Kaurismäkiri FIPRESCI Sari Nagusia emango zaio, Toivon tuolla puolen /The Other Side of Hope filmarengatik. Horrez gain, epaimahai ofiziala aurkeztuko da, epaimahaiko presidenteak, John Malkovich aktoreak, hitzaldi labur bat egingo du eta Zinemaldia inauguratuko duen Submergence filmeko taldeak, Wim Wenders zuzendariak eta Alicia Vikander aktore protagonistak, film hori bera aurkeztuko dute.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri