"Pelota II" dokumentala, zinema aretoetan ikusgai

eitb.eus

  • DataMaiatzak 26
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Olatz Gonzalez Abrisketak eta Jorgen Lethek zuzendutako filma Bilbon, Donostian eta Gasteizen ikusi ahalko da ostiraletik, maiatzak 26, aurrera

Ostiral honetatik, maiatzak 26, aurrera “Pelota II” Jorgen Lethek eta Olatz Gonzalez Abrisketak zuzendutako dokumentala, ETBren parte-hartzea duena, pantaila handian ikusi ahalko da. Hain zuzen ere, Multi (Bilbo), Trueba (Donostia) eta Florida (Gasteiz) zinema aretoetara iritsiko da lana.

“Pelota II” kirol honen sekreturik handienean barneratzen da, partida bakoitzerako pilotarik onena aukeratzeko lanean. “Pelota” (1983) Jorgen Lethen dokumentalean oinarrituta, “euskal kulturaren errito esanguratsuenetako baten gaineko behin betiko filma” egin nahi izan du zuzendariak.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri