Musika Hamabostaldiko VII Ahots-Teknika ikastarorako aurrematrikula zabalik

  • Musika Hamabostaldiko VII Ahots-Teknika ikastarorako aurrematrikula zabalik

  • DataApirilak 21
  • Gaia Musika

78. Musika Hamabostaldiak antolatu duen VII Ahots Teknika ikastarorako online aurrematrikula zabalik dago maiatzaren bukaera arte.

Irakasleak Ana Luisa Chova eta Carles Budó pianista izango dira.

Ikastaro hau uztailaren uztaileran 27etik abuztuaren 1a bitartean egingo da, bi egunak barne direla, Donostiako Orfeoiaren egoitzan. Ikasleek kurtso bukaerako kontzertua eskainiko dute San Telmo Museoan abuztuaren 1ean 20:00etan.

Ikastaroan parte hartu nahi duten ikasleek audio-artxibo bat bidali beharko dute (5 mega gehienera), proba gisa balio izango duena. Irakasleak berak aukeratuko ditu ikasleak.

Ikastaroaren zenbatekoa 200 eurokoa da ikasle aktiboentzat eta 50 eurokoa entzuleentzat.

Informazio gehiago 666 528 634 telefonoan edo cursoquincena@gmail.com helbide elektronikoa.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri