Lurrikarak ez ditu eraginpean hartu Mexikon dauden borondatezko zortzi euskal lankide gazteak

Mexico_Cooperantes_2017.JPG

2017.eko irailak 20

  • Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak, Barruti Federaletik, borondatezko lankideak egoera onean daudela eta senitartekoekin hitz egin dutela adierazi du
  • Beatriz Artolazabalek ez die begirik kendu gau osoan hondamendiari buruzko berriei eta pertsonengan izan litzakeen eraginei

 

VG 2017/09/20

 

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako taldea osatzen duten zortzi gazteak, uda honetan Mexikon daudenak, ezin hobeto daude Erdialdeko Amerikako herrialdeak atzo arratsaldean jasan zuen lurrikararen ondoren. Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendari Ander Añibarro Mexikoko hiriburuan dago eta harremanetan jarri da gazte bakoitzarekin, denak ongi daudela egiaztatzeko. Gazteek, gainera, hitz egin dute dagoeneko senitartekoekin.

 

Egun hauetan Gazteriako zuzendaria euskal GKE-en proiektuak gainbegiratzeko lanak egiten ari da eta harremanetan dago Mexikon eta Guatemalan lankidetza-zereginak egiten ari diren boluntario gazteekin. Guztira 100 euskal gazte daude Asian, Afrikan eta Amerikan garapenerako lankidetza-zereginak egiten.

 

Ander Añibarrok jakinaren gainean eduki du gau osoan Artolazabal sailburua. Etengabe eman dio borondatezko lankide gazteen kolektiboaren berri. Izan ere, horietako bi San Cristóbal de las Casasen daude, Chiapas eskualdean, eta sei Puerto Escondidon, Oaxacan.