Lekeitiok bat egin du Euskadi Lagunkoia adinekoekin lagunkoiak diren udalerrien sarearekin

26_06_17_Euskadi_Lagunkoia_Lekeitio_(19).JPG

2017.eko ekainak 26

  • Artolazabal sailburuak, Goitia alkateak eta Amilibia sailburuordeak, gaur goizean, hitzarmena sinatu dute

VG 17-06-26

 

Koldo Goitia Lekeitioko alkateak, Beatriz Artolazabal sailburuak eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak, gaur goizean, Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan, Bizkaiko udalerria Euskadi Lagunkoia sareari atxikitzeko hitzarmena sinatu dute; horrela, adinekoen ongizate hobea bermatzen duten neurriak bultzatzeko eta sustatzeko konpromisoa bermatzen da.

Euskadi Lagunkoia Osasunaren Mundu Erakundeak sustatutako Age-friendly Environments Programme ekimenean oinarritzen da, eta bitarteko eraginkor honek adineko pertsonei eta komunitateei lagundu egiten die haien ahalmen osoa ustiatzen eta gizartean parte hartzen beren ingurunea, udalerriak, herriak eta hiriak haien beharrizan, desio eta gaitasunen arabera eraiki ditzaten; aldi berean, laguntzak, babesa, segurtasuna ematen dizkie eta, hartara, mugimenduaren bultza-indar bihurtzen dira, baita egitasmoa garatzeko protagonista, eredu eta gidari ere.

 “Lagunkoitasun programan, pertsona nagusiak gure eguneroko bizitzaren probetxurako ongizatea sortuko duen prozesu baten protagonistak dira; prozesu horrek, gainera, sendo helduko dio espazio publikoak, herritarren arteko harremanak eta zainketen transferentzia arrazionalagoa berreskuratzeari… finean, udalerriko eguneroko bizitza apur bat gizalegezkoagoa eta guztiontzat pozgarriagoa egiten dituzten gauza txiki guztiak berreskuratzeari”.

 

Egun, Sarea Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak bultzatzen du, eta hiru lurraldeetako 46 udalerrik osatzen dute. Tamaina askotako eta errealitate desberdinetako herri eta hiri horiek partaidetza komunitarioko prozesuak sortzearen alde apustu egin dute, udalerriko askotariko eskumen arloetan aldaketak sartzea bultzatzearen alde, betiere haien herritarren bizi kalitatea hobetzearren; ongizate-eragile diren neurrian, adineko pertsonek herritarren bizitzari dakarkioten ahalmena baliatzearen alde ere egin dute, eta Euskadiko lagunkoitasun ekimenen sare bat sortzearen alde.

 

Euskadi Lagunkoia Sarea egun osatzen duten berrogeita sei udalerriak ondorengoak dira: Abadiño; Abanto Zierbena; Alegria-Dulantzi; Amurrio; Antzuola; Añana; Armiñon; Azkoitia; Basauri; Beasain; Berantevilla; Bergara; Bermeo; Bilbao; Campezo/Kanpezu; Donostia-San Sebastián; Durango; Ea; Eibar; Erriberagoitia/Ribera Alta; Eskoriatza; Getxo; Hondarribia; Idiazabal; Igorre; Irun; Iruña Oka; Irura; Kuartango; Lantaron; Larrabetzu; Legazpi; Lekeitio, Ordizia; Orio; Ormaiztegi; Santurtzi; Urnieta; Urretxu; Valdegovia/Gaubea; Vitoria-Gasteiz; Zaldibia; Zambrana; Zarautz; Zestoa; eta Zumarraga.