Jaurlaritzak XI. Legegintzaldiko plangintza estrategikoa onartu du (Gobernu Bilera 2017-01-17)

logoconsejo.jpg

2017.eko urtarrilak 17

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman die hasi berri dugun legegintzaldian Eusko Jaurlaritzaren jarduna egituratuko duten plan estrategikoei.

Gaur onartutako erabakiaren arabera, 15 dira plan estrategiko horiek; eta Lehendakariak ezarritako helburuei erantzun diete eta “Europa 2020” estrategiarekin bat datoz.

Plangintza horrek garapen ekonomikoa, garapen adimentsua eta giza garapena bultzatzen ditu

Bat datoz, halaber, Garapen Jasangarrirako Nazio Batuen helburuekin (bost P): People, Prosperity, Peace, Planet eta Partnership helburuekin, hain zuzen. 

PLAN ESTRATEGIKOAK

1.- Bizikidetza eta Giza Eskubideen Plana 2017-2020

2.- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana 2018-2021

3.- Gobernantzako eta Berrikuntza Publikoko Plan Estrategikoa 2020

4.- Industrializazio Plana 2017-2020 

5.- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana (ZTBP) 2020  

6.- Nazioartekotze Estrategia. Basque Country 2020

7.- Enplegu Plan Estrategikoa 2017-2020

8- Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa 2020

9.- Ingurumenaren IV Esparru Programa 2020

10.- IV. Unibertsitate Plana 2019-2022

11.- Lanbide Heziketako EAEko V. Plana 2018-2021

12.- Osasun Plana 2013-2020

13.- Turismo, Merkataritza eta Kontsumoa Plana 2017-2020

14.- Euskararen Agenda Estrategikoa 2018-2021

15.- Euskadiko Segurtasun Publikoko Plan Nagusia 2020

Plan estrategiko horien helburua da erantzuna ematea Lehendakariak legegintzaldi honetan Euskadirentzat ezarri dituen erronka nagusiei:

  • Langabezia %10etik behera jaistea
  • BPG industriala %25eraino igotzea
  • Euskadi goi-berrikuntzako europar eskualde gisa sendotzea
  • Aitzindari izaten jarraitzea nazioarteko gardentasun adierazleetan
  • %20 murriztea berotegi-efektuko gasen isurketa
  • Bizitza osasungarriaren itxaropena handitzea euskal herritarren artean
  • %10etik behera jaistea eskola-uztearen tasak
  • 20% murriztea pobrezia tasak eta Euskadi Europako lehen herrialdeen artean kokatzea genero berdintasunaren adierazleetan.

Plan estrategiko horietaz gain, sailen berrogeita hamalau plan osagarri onartuko ditu Jaurlaritzak, berariazko sektore-ekimenak garatu eta Gobernu Programa betetzeko.