Ikerbasque-k Research Professor deialdi berria abian jarri du ikertzaile bikainak kontratatzeko

ikertzailea.jpg

2017.eko ekainak 26

  • Ikerbasque-k Europar Batzordetik 6,2 miloi euroko finantziazioa lortu du ikertzaile bikainak kontratatzeko. Programaren xedea 2014-2017 aldirako Euskadiko unibertsitateetan eta ikerketa zentruetan lan egingo duten 50 ikertzaile bikain kontratatzea ahalbidetzen ari da.
  • Europako Batzordeak zientzia bultzatzen duten erakunde hobeenetarikoen artean Ikerbasque aukeratu du, Europa guztiko 70 proposamen baino gehiagoren artean.
  • Deialdi berri honek mundu osoko eta ikerketa-arlo guztietako ikertzaileek kontratatzea du helburua. Ikertzaile hauek eskarmentu handia eta lidergo gaitasuna izan behar dute.

 Ikerbasquek "Research Professor" deialdi berria abian jarri du eskarmentu handiko 10 ikertzaile kontratatzeko Euskadiko Unibertsitate eta Ikerketa Zentruetan beraien ikerketak gara ditzaten.

Deialdi honek  9 urte baino gehiagoko ikerketa esperientzia duten  mundu guztiko eta ikerketa-arlo guztietako ikertzaileek kontratatzea ahalbideratuko du eta irailak 15erarte aurkeztu ditzakete eskaerak Ikerbasque Fundazioaren webgunearen bidez www.ikerbasque.net.

Research Professor programak helburu bikoitza betetzen du: alde batetik, atzerrian dauden ikertzaileak erakartzea (hauen artean jatorriz euskaldunak diren ikertzaile asko daude) eta bestetik, Euskadin dauden ikertzaileei behin betiko kontratua lortzeko aukera ematen die.

2014. urtean Ikerbasquek 6,2 milioi euro lortu zituen Bruselatik ikertzaile seniorrak kontratatzeko 2014-2017 aldian. Programa honek mundu osoko 50 ikertzaile kontratatzea ahalbidetuko du, Ikerbasqueren bitartez, Euskadiko Unibertsitate eta Ikerketa Zentruetan beraien ikerketak gara ditzaten.

Europar Batzordeak Euskadi nazioarteko ezagutza eta ikerketa interesgune gisa finkatzeko Ikerbasquek 2007. urtetik burutzen ari den lana saritu du. Ikertzaileak erakartzeko programa Bruselak garapen zientifikorako europako ekimen onenetariko gisa hautatu du, Europa guztiko aurkeztutako 70 proposamenetatik artean.

Fernando Cossioren ustez, Ikerbasque-ko zuzendari zientifikoak “Europako diru-laguntza honek Euskadi zientzia arloan Europako erreferente bilakatzen du; jadanik ikerkuntza aurreratua dugulako, nazioarteko mailako ikerkuntza taldeak ditugulako eta maila altuko ikerkuntza burutu ahal izateko ezaugarri egokiak duen herrialdetzat ezagutzen gaituzte”  

Egun, Ikerbasquen 143 ikertzaile senior ditugu 26 herrialdetakoak, gehienak zientzia esperimentalen eta matematikaren alorrekoak(%49). %18 gizarte zientzia eta humanitateetakoikertzaileak dira, %15 teknologia alorrekoak eta %18 medikuntza eta bizitza zientzienalorrekoak. Gizonak dira nagusiki (%84), 44 urte inguruko batez besteko adinarekin. Ikerbasqueko ikertzaile hauek munduko zentrorik ospetsuenetatik etorriak dira, MIT, Harvard, Oxford eta Stanfordeko unibertsitateak, CNRS edo Max Planck Elkartea tarteko direla.

Aipatutako 143 ikertzailez gain, Ikerbasquek hiru eta hamar urte arteko eskarmentua duten 67 ikertzaile gazte kontratatu ditu goi mailako ikertzaile gazteen «harrobi» bat sustatzeko helburuarekin.

IKERBASQUE Eusko Jaurlaritzaren ikerketa zientifikoaren aldeko apustuaren eta urte batzuetatik hona autonomia-erkidegoko administrazioek, unibertsitateek eta enpresek egindako aliantzaren emaitza da. Euskadi I+Gren arloan indar garrantzitsuenetarikoen artean kokatzeko ahaleginean, IKERBASQUEren oinarrizko lan-ildoa ikertzaile adimentsuen erakargune gisa aritzea da.