Argitalpen-data: 2017/09/20

Gurs-eko konzentrazio esparruan egon zirenen zerrenda kontsultatzeko modua

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak irailaren 30ean Gurs-en antolatu duten ekitaldia dela eta, bertaratu nahi duten senitartekoek GOGORArekin jar daitezke harremanetan 94 403 28 40 telefonoan edota posta elektronikoz helbidera idatzita.

Bestalde, etxekoren bat konzentrazio esparru horretan egondakoa ote den jakiteko, zerrenda http://dokuklik.snae.org/ helbidean begiratu daiteke.

Bilaketa errazteko argibideak:

  1. http://dokuklik.snae.org/ helbidean sartu
  2. GURS hitza testu librearen atalean idatzi
  3. 3. Lehenengo emaitza aukeratu
  4. Kontsultatu beharreko fitxategiak 12.etik 21.erakoak dira, bilatu nahi den pertsonaren abizenaren arabera; fitxategiak alfabetikoki antolatuta daude.
  5. Fitxetan bilaketa egin.