Euskotrenek zerbitzua aldatuko du Bilboko eta Gasteizko tranbietan Erregeen Kabalgata dela eta

002.jpg

2017.eko urtarrilak 03

Ostegunean urtarrilaren 5ean Euskotrenek zirkulazioa moztuko du Bilboko eta Gasteizko tranbietan Erregeen Kabalgata dela eta.


BILBOKO TRANBIA

Arratsaldeko 17:30etik 20:30era zerbitzua aldatuko da:

• Arriaga – Pio Baroja: zerbitzurik gabe.
• La Casilla – Pio Baroja: ohiko zerbitzua.
• Arriaga-Atxuri: tranbiak 15 minuturo (Arriagatik lehenengoa 17:49an eta Atxuritik 17:43an)


Mozketaren ondorengo lehengo irteerak:

• Atxuri – La Casilla: 20:28an
• La Casilla – Atxuri: 20:11n


GASTEIZKO TRANBIA

Zirkulazioa moztuko da Angulema eta Legebiltzarra artean arratsaldeko 18:30etik 21:30era:

• Azken irteerak

- Ibaiondotik 17:45 ean
- Abetxukotik 17:49an
- Angulematik Abetxukora 18:08 an
- Angulematik Ibaiondora 18:16 an.


• Lehen irteerak mozketa ondoren

- Angulematik Abetxukora 21:38 an
- Angulematik Ibaiondora 21:45 ean
- Legebiltzarretik Angulemara 21:30ean.

Beste aldetik, urtarrilaren 5ean  arratsaldeko 17:51n, tren berezi bat helduko da Gernikako geltokira. Bertan Errege Magoak joango dira hasiera emateko Gernikan ospatuko den Kabalgatari.
 
Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean.