Argitalpen-data: 2017/06/29

Documental "La última trinchera. Turtzioz-Encartaciones 1937"

Datorren ekainaren 29an, Turtzioz-eko La Puente Jauregian emango da “La última trinchera. Turtzioz-Encartaciones 1937” ikerketa dokumentala, Euskadin Gerra Zibila izan zeneko 80. urtemuga oroitzeko ekitaldien programa barruan. Ondoren, Anne Etchegoyen abeslariak kontzertua emango du.

Ia ordu berean, 22:30tan Euskal Telebistak ETB2n eta www.eitb.eus webgunearen bitartez emango du dokumentala.