Artolazabal´ek nabarmendu du "Euskadik duen posizio ona adineko pertsonei eskainitako gizarte-politiken arloan"

26_05_17_Bakio_(16).JPG

2017.eko maiatzak 27

  • Euskadin guztizko populazioa gutxiagotzen ari da baina 65 urtekoa edo goragokoa handitu egingo da 110.000 pertsonatik gora, eta bere pisua %26,5era iritsiko da beraz 2026an
  • Zahartze Aktiboaren indizea: Euskadik zazpigarren postua betetzen du Europako herrialdeen eta estatuen artean
  • Zahartze aktiboaren gaitasuna:Euskadi bigarren posizioan da Suediaren atzetik eta Danimarkaren aurretik

 

27 05 17

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek nabarmendu du “Euskadik duen posizio ona adineko pertsonei eskainitako gizarte-politiken arloan, Europar Batasuneko beste herrialde eta estatu batzuekiko, oraindik asko geratzen bada ere egiteko”.

 

Bakioko (Bizkaia) “Txakoligune” gune soziokulturalean izandako hitzaldi batean, “Gizarte-politikak, eraikitzen ari garen Euskadiren zutabe” izenekoan, Artolazabalek gogorarazi duenez, Euskadin “65 urteko eta goragoko populazioa handitu egingo da 110.000 pertsonatik gora eta, beraz, %26,5era iritsiko da bere pisua 2026an eta, guztizko horretatik 85 urteko eta goragoko taldean txertatuko lirateke 32.000 pertsona, guztizkoaren %4,6 izango litzatekeena”.

 

Laurogei bat pertsonaren aurrean, Artolazabal sailburuak prozesu natural eta desiragarritzat nabarmendu du zahartzearen ikuspegi berria, lorpen pertsonal eta sozial bat izateaz gainera. Dimentsio ugari ditu, eragina baitu eremu sozio-sanitarioetan, bizitza osoan zeharreko ikaskuntzan, enpleguan, fiskalitatean, kulturan eta aisian, balioetan, hirigintzan edo garraioan".

 

Zahartze aktiboak gizartearen eta ekonomiaren garapenerako aukera bat adierazten du Euskadirentzat, aldaketa demografikoari dagokionez berrikuntzaren alde apustu egitean. Etorkizuneko adineko pertsonek bizi-maila batez gozatuko dute eta kontzientziazio handiagoa izango dute ohitura jakin batzuk hartzeko garaian, modu aktibo eta osasuntsu batean zahartzeko prestatuko dituztenak, baita bizitza bere osotasunean gozatzeko ere kultur maila handiagoarekin eta etengabe ikasten aritzeko nahiarekin" azpimarratu du Artolazabal sailburuak.

 

Zahartze Aktiboaren Euskal Estrategia

Eusko Jaurlaritzak adineko pertsonei eskainitako ekintzak gogorarazi ditu sailburuak, ondokoen bitartez, hain zuzen ere: Zahartze Aktiboaren Euskal Estrategia; Euskadi Lagunkoia ekimena, adinekoekiko lagunkoi diren udalerriak sustatzeko; Gobernantza moduak 65 urtetiko gorakoentzat, edo Beti On telelaguntza-zerbitzu publikoa, 42 milatik gora adinekok erabilia, larrialdietako gailu-botoi baten bitartez intzidentzien segimendu-talde batekin harremanetan jarri ahal izateko egoera kritikoak saihestuz.

 

Artolazabalek gogorarazi duenez, zzahartze aktiboa eta osasuntsua izateko adinekoen potentzialari, eta adinekoek duten bizi-maila independentea eta ordaindutako lanean eta jarduera sozialetan haiek duten partaidetza neurtzen dituen Zahartze Aktiboaren indizeari edo herrialdeen arteko neurketa konparatuari dagokionez Euskadik zazpigarren postua betetzen du Europako herrialdeen eta estatuen artean.

 

Zahartze aktiboaren gaitasunean –Osasunaren Munduko Erakundeak (OME) definitutako kontzeptua osasunerako, partaidetzarako eta segurtasunerako aukeren optimizazio-prozesu gisa zahartu ahala pertsonen bizi-kalitatea hobetzearren– bigarren posizioa betetzen du Euskadik, Suediaren atzetik eta Danimarkaren aurretik.

 

Longebitatearen iraultza ekonomiarentzako eta, bereziki, enpleguaren sustapenerako aukera bihurtzea da gure erronka. Ekonomiaren garapenerako aukerak ugariak dira: domotikaren eta robotikaren teknologia aurreratuagoak, telelaguntzaren eta etxeko edo alojamendu eta egoitzetako zerbitzu pertsonalen garapena. Horrek guztiak ahalmen handiko zeharkako garapen-aukera adierazten du, industriaren, merkatuaren eta enpleguaren sektore ugarietan eragina duena” azpimarratu du Beatriz Artolazabalek.

 

Bestalde, Euskadi Lagunkoia ere aipatu du Beatriz Artolazabalek, adinekoekin lagunkoi diren inguruneetan oinarritutako ekimena, OMErena, eta herritarren eta sektore publiko, pribatu eta sozialaren partaidetza sustatzen duena lagunkoitasun-mugimendu bat garatzeko zahartzen doazen pertsonentzako bizi-ingurune faboragarrien sustapenean.

 

Hiri lagunkoiak adinekoekin

Hiri lagunkoia adinekoekin, hiri-ingurune integratzaile eta irisgarri bat da, zahartze aktiboa sustatzen duena. Ingurune fisikoak, adineko pertsonak kontuan hartuko dituztenak eta independentziaren eta dependentziaren artean bereizi dezaketenak" adierazi du sailburuak.

 

Gaur, Bakion adineko 43 pertsonak dute Telelaguntza Zerbitzu Publikoa. 9 ziren 2011n. Bakioko populazioa 2.596 pertsonak osatzen dute, eta 65 urtetik gorakoak dira haietatik 452, hau da, %17,41a. Telelaguntzaren 43 erabiltzailerekin, Bakioko 65 urtetik gorakoen %9,51k erabiltzen dute betiON.

 

“Euskadin garatzen dugun Telelaguntza ez da beste leku batzuetan aurkitzen eta erronka gehiago ditugu: bere estaldura handitzea landa-eremuetan, zaintzaileen laguntza-programa pilotu bat sustatzea, segurtasun- eta mugikortasun-sentsoreak ezartzen jarraitzea, erorketen prebentzioari buruz dagoen informazioa zabaltzea, eta zerbitzuaren eta oinarrizko gizarte-zerbitzuen eta osasun-zerbitzuen arteko koordinazioa hobetzea, betiere nahi gabeko bakardadearen aurka jardunez” nabarmendu du Artolazabalek.