Artolazabal´ek Laguardian "Euskadiko erretiratuen gizarte-konpromisoa" nabarmendu du

21_10_17_laguardia_2.JPG

2017.eko urriak 21

  • Ehunka erretiratu batu dira Arabako Errioxan, Erretiratuaren Egunean

Laguardia, 17 10 21

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur arratsaldean, Erretiratuaren Egunean parte hartu du; 'Las Cuatro Torres' Arabako Pentsiodunen, Erretiratuen eta Alargunen Elkarteak antolatu du eta, bertan, Euskadi osoko ehunka pertsona batu dira. Antonio González Cabezudo erretiratuen presidentearekin batera, Artolazabalek nabarmendu du “adinekoek Arabako eta Euskadiko gizarte- eta ekonomia-jarduera osoarekin duten konpromisoa, etengabeko lana eta inplikazioa”. Ekitaldian, Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkateak, Pedro León Laguardiako alkateak eta Marian Olabarrieta foru-diputatuak ere parte hartu dute.