Araba ESIk haurren errehabilitaziorako gimnasio berria jarri du martxan AUO Santiagon

Pediatría_RHB0001.JPG

2017.eko maiatzak 26

AUO Txagorritxuko eta Lakubizkarrako osasun zentroetan dauden guneak ireki ondoren, aste honetan AUO Santiagon dagoen haurrentzako gimnasio berriak bere jarduerak hasi ditu eta horrela, zentro honetako errehabilitazio gune berria osatu du. Iñigo Urkullu Lehendakariak inauguratu zuen joan den martxoan.

 

Haur gimnasio berri hau Errehabilitazio Zerbitzuan dago kokatua eta 30 metro karratu ditu, sarbide zuzena du kaletik; horrela, umeek eremu berezitu bat izatea ahalbideratzen du eta kontagio arriskuak saihestea; bide batez, tratamendu saioetan intimitate eta lasaitasun handiagoa izatea bermatzen da.

Haurrei zuzendutako gune berri hau eremu ludiko bilakatu dute eta Ikea altzairu fabrika ezagunak egokitu du. Bertan, Errehabilitazio Zerbitzuari bisita egiten dioten haurrei eragiten dieten patologia anitzak tratatzen dira. Emaitza gune argitsua, abegikorra eta funtzionala da, barne diseinuan haurrentzat atseginak diren koloreak aukeratu dira eta materialei dagokionez, terapiak iraun bitartean, jolasa errazten dutenak. Horiek guztiek pazienteen eta familien esperientzia hobetzen dute, baita tratamendua bideratzen duten langileena ere; izan ere, guztiz aprobetxatzen da gunea eta detaile guztiak aintzat hartzen.

Haur fisioterapiak estrategia terapeutiko guztiak biltzen ditu, eta ezgaitasun motorikoak dituzten haurren maila funtzional onena lortzera bideratuta daude. Emaitzak kasu bakoitzeko pazientearen diagnostiko klinikoaren araberakoak izango dira, baita dituzten norbanakoen ezaugarrien araberakoa ere, beste zenbait faktoreen artean, esaterako, arazo ortopedikoak, neurologikoak eta arnasa-aparatuena tratatzen dira, ebakuntza ondoren edo zorrozten direnean, hala nola, tortikolis kongenitoak, paralisi brakialak, eskoliosi idiopatikoak edo sekundarioak, edo eta gaixotasun neuromuskularrak, apurketak edo ornoetako algiak.

Garun Paralisi Infantila duten pazienteak ere badaude, Hartutako Kalte Zerebralena zein gaixotasun neurologikoenak ere. Horiek normalean beren eskola zentroetan edo eta Arreta Goiztiarrean tratatu ohi dituzte; hala ere, une zehatzetan ebakuntza traumatalogikoak behar izaten dituzte edo eta zenbaitetan arnasa-aparatuen arazoak, eta orduan, ospitaleko haur errehabilitazio zerbitzuko tratamendua behar izaten dute.

Ikearen haurren aldeko apustuak suposatu du Araba ESIrekin lankidetza bidea irekitzea, gimnasio berriaren dekorazioarekin gauzatu dena eta honela, errehabilitazio zerbitzuaren berrantolaketa betetzen da.

Beste behin, Osakidetza eta Osasun Sailaren erronka pazienteari balioa eranstea izan da, arreta humanizatzeko asmoz, baita asetze maila, segurtasuna, informazioa, harrarera eta erasotasunari erantzun asmoz ere. Beraz, horiei guztiei esker, Araba ESIko kudeaketa planeko helburuetako batzuk garatzen dira.

 

Gasteiz, 2017ko maiatzaren 26a