33,1 milioi euro lanerako lanbide-prestakuntza bultzatzeko (Gobernu Bilera 2017-04-25)

consejo_gobierno.jpg

2017.eko apirilak 25

Eusko Jaurlaritzak 33,1 milioi euro zuzenduko ditu prestakuntza-ekintzak finantzatzeko izango diren diru-laguntzen deialdi bat sustatzeko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez, eta lehentasunez Euskadiko langile langabeentzat. 

Gaurko bileran, lanerako lanbide-prestakuntzaren eremuan ekintzak burutzeko diru-laguntzen deialdia onetsi du Gobernu Kontseiluak. Deialdia 2017ko urriaren 31ra arte egongo da zabalik. 

Lanbideren programa honetan biltzen diren laguntzen onuradun izango dira: Euskal Autonomia Erkidegoan lanlekua duten enpresak, beren forma juridikoa edozein izanik ere, kontratazio-konpromisoa ekarriko duten prestakuntza-ekintzak burutzeko, eta enpresa-elkarteak; eta prestakuntza-erakunde pribatuak edo publikoak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Sailaren menpekoak ez direnak, deialdi hau argitaratzen den datan akreditatuak edota inskribatuak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako prestakuntza-erakundeen Erregistroan, izaera autonomikoa duten lanerako prestakuntza-erakundeen beste edozein Erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan. 

Lanerako lanbide-prestakuntza tresna osatuenetako bat da jardunean dauden enplegu-politiketan. Pertsonen garapen pertsonalean eta profesionalean eta haien laneko promozioan laguntzen du, lan-merkatuaren premiei erantzuten die eta langileen enplegagarritasuna eta, aldi berean, enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratuta dago.