Galde aldizkaria: "Kultura eta Krisia. Ekaitzaren osteko paisaiak"


  • DataAzaroak 10
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura, Artxibategiak eta Liburutegiak, Museoak, Ondarea, Artisautza, Bestelakoak

Galde aldizkaria

Galde aldizkariaren azken alean azaltzen da kulturaren egoera zein den, krisiak eragindako «ekaitzaren ostean». Monografiko bidez jasota dago, eta beste gai batzuen artean, honako hauek jorratzen dira: kultura merkaturatzeko fenomenoa, sarbide-aukera desberdinak edo mundu digitaleko aukerak berriak. Horrez gain, irakurgai ditugu Enrique Bustamante adituari egin dioten elkarrizketa mamitsua eta alderdi horiek jorratzen dituzten beste artikulu interesgarri batzuk (Jaron Rowan-ena, Eduard Miralles-ena edo María Ptqk-ena).


Bustamantek erantzun ditu sektorearen gaur egungo egoera ulertzeko eta egoera leheneratzeko gako diren galdera batzuk. Bustamantek bereziki nabarmendu ditu: autonomietako eta tokiko eremuetan egin den prozesu ekonomizista; kulturaren merkaturatze neoliberala –eragina fakturazioari erreparatuz neurtzen baitu–; eta bezeroen araberako politika ustela. Horrez gain, berak dio herritarrek ez diotela kulturari laguntza argia erakutsi (osasunari edo irakaskuntzari laguntzeko, ordea, «mareak» antolatu dira). Beraren ustez, halaxe gertatu da, kulturaren identitatearen bereizgarriak –dibertsitatea, sarbide-aukera berdinak, sormenari laguntzea eta herritarren parte-hartzea– ezabatuta zeudelako.

DOSIERRA:Kultura eta krisia. Ekaitzaren osteko paisaiak

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri