Parasite Kolektiboak Zurrunbilo Festibalean euskarazko pieza laburrak aurkezteko deialdia ireki du
- DataApirilak 12
- Gaia Arte eszenikoak
Parsitek Gasteizen duela urte batzuetatik ona jarduera propioa hedatzen duen kolektibo artistikoa da. Bere kideek pieza eszeniko anitz sortu dituzte eta horretaz gain, azken urteotan, Factoria de Fuegos eta Baratzarekin kolaborazioak egin izan dituzte.
2016 honetatik aurrera, Parasitek ATARI proiektu berriari bizia eman nahi dio, ekimen sorta bat eskeiniz non euskarazko kreazioari eta publiko berriei arreta jarri nahi zaien. Honetarako Baratzako ataria bera leku artistiko batean bihurtuko da. Programa berri hau behar den moduan eszenaratzeko Parasitek Zurrunbilo Festibala antolatuko du, Oihaneder Euskararen Etxea, Eszena Arte Tailerra eta Baratza aretoaren laguntzarekin.
Festibala 2016ko ekainaren 13tik 19ra Baratza Aretoan eta Oihaneder Euskararen Etxean izango da. Festibalaren barruan diziplina ezberdinetako pieza eszenikoak programatuko dira eta Ander Lipusek interpretazio-tailer bat zuzenduko du TAEn.
Programazioarekin hasteko prozesuan dauden edo mikro-piezen gaua izango dugu. Euskarazkoak, 15minutu gehienez iraun beharko dute, 3x3 eszenatokira egokitu beharko dira, ez dute hornidura teknikorik izango (argindarra soilik) eta Oihanederren egin beharko dira. Eguna Ekainaren 15a izango da 20:00tatik aurrera.
Programazio honetarako gehienez 5 pieza eszeniko bilatzen ditugu: antzerkia, dantza, performance, lengoaia berriak...
Piezaren bat badaukazu eta Zurrunbilon aurkeztu nahi baduzu bidal iezaguzu hurrengo dokumentazioa Maiatzaren 15 baino lehen:
- Piezaren titulua
- Iraupena (15min gehienez)
- Artista edo konpainiaren izena eta ibilbidea
- Bideo labur bat (izanez gero)
- Piezaren dossierra (A4 formatuko orri bat gehienez)
Eskaintzen duguna:
- 3X3ko eszenatokia
- 150€ pieza bakoitzeko
info gehiago: parasite@salabaratza.com edo info@salabaratza.com


