Turismoko 60 datu-multzo baino gehiago

Argitalpen-data: 

Turismoko datuak zabaldu eta birantolatzen dituen proiektua bukatu berri dugu

Euskadiko baliabide turistikoei buruzko datu-multzoak erabilienetarikoak dira Open Data Euskadi katalogoan. Izan ere, berrerabiltzaileak aplikazioak eta bestelako produktuak sortzen ari dira ostatuak, jatetxeak, bisitatzeko tokiak, etab.-en datuekin.

Orain dela gutxi, turismoko datuak zabaltzea eta birantolatzea helburu zuen proiektua bukatu dugu, datuen erabilpena errazteko asmoz. Alde batetik, datu multzo gehiago sortu ditugu bilatzaileen bidez turismo baliabideak aurkitzea errazago izateko. Proiektua hasi baino lehen 12 datu-multzo genituen eta orain 60 dauzkagu. Bide batez, turismoko datu gehiago zabaldu ditugu.

Beste alde batetik, dauten egitura ere aldatu dugu, ondo ez zeuden edo testuingurutik kanpo agertzen ziren datu batzuk ezabatuz eta gutxieneko asteroko eguneraketa ziurtatuz.

Hona hemen datu-multzo esanguratsuenetariko batzuk:

Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendaritzari eskerrak ematea besterik ez zaigu falta erabilitako denbora eta egindako lanagatik.