Argitalpen-data: 2016/07/29

Software libreak gero eta presentzia gehiago dauka Euskal Encounterren

Topaketa hasi aurretik, antolakuntzaileek ondorengo adierazpena egiten zuten: “Euskal Encounter-ek ezin du, ezta nahi ere, etengabe goraka doan mugimenduari bizkarra eman. Horrexegatik, aurtengoan ere Software librea inguruan izango dugu.”

Eta, hitza betez, horrela izan da. Pasa denuztailaren 22 eta 25 artean, Euskal Encounterrek (Espainiako handiena eta Europako bigarrena den party informatikoa), bere ohiko jardueraz aparte, startup-ak sustatzeko eta ekintzaileei zuzendutako ekimenak, software librearekin loturiko hainbat tailer-hitzaldi eta lehiaketa izan ditu. .

Ekitaldiaren zuzendari orokorrak, Sabino San Vicentek, software librearekin loturiko jardueretako bat azpimarratzenzuen, “Hack it/Solve it” hain zuzen, aurtengo nabarmenetako bat bezala. Honekin lotuta, zenbait tailer egin ziren lehenago eta bertan hainbat aditu egon ziren, besteak beste: Héctor Martín “marcan” , Juan Traverso, Unai Saralegui, Aimar Villanueva, Jon Ander Besga, Ibon Castilla, Ramon Barrenetxea edota Dani Reguera.

Reciclaneten “PC Lagun” proiektua, Linux tailerrak, Wordpress, Pythonen eginiko bot-ak edota Raspberry dira Euskal Encounterren aipatu ziren gaiak, eta baita lehen aipaturiko Hack It / Solve It, Fast FOSS Game, AI contest edota Software Libre ginkana ere.

Argi dago, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, SPRI edota Euskaltel Konekta Fundazioak babesturiko ekitaldi jendetsu honetan, urtez-urte, pisu handiagoa lortzen dihardutela software librearekin loturiko jarduerek.