Argitalpen-data: 2016/10/17

Sexu-deliturik egin ez izana egiaztatzeko agiria

Kiroleskolaren informazio-oharra

Gogora ekar ditzagun bi lege: 1/1996 Lege Organikoa, urtarrilaren 15ekoa, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoa; eta, hura aldatzeko, 2015eko uztailaren 28an onartu zen beste bat: 26/2015 Legea, haurrak eta nerabeak zaintzeko sistema aldatzen duena.

Han onartutako neurri berrien artean -2016ko martxoaren 1etik daude indarrean-, besteak beste, erabaki zen adingabeekin lanean aritzen direnek egiaztatu behar dutela ez daukatela kondenarik adingabeekin zerikusia duten delituengatik.

Horrenbestez, ikus dezagun nola geratu zen idatzita 13. artikuluko 5. paragrafoa:

“5. Nahitaezko eskakizuna izango da, adingabeekin ohiko harremanak izatea eskatzen duten lanbide eta jardueretara jo ahal izateko eta horietan jarduteko, epai irmo baten bidez espetxe-zigorrarekin kondenatua izan ez izana sexu-askatasun eta -ukigabetasunaren aurkako delituengatik –mota horretako delituen artean daude sexu-eraso eta -abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, eta adingabeak galbideratzea–, ez eta pertsonen salerosketa delituengatik ere. Horretarako, aipatutako lanbidea edo jarduna bete nahi duten pertsonek Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, delitu horiengatik zigorrik jaso ez dutela egiaztatzen duena.

Hortaz, kirolean ere, adingabeekin aritzen direnek Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute dena delako jarduera antolatzen duen erakundean; zehazki, begiraleek, entrenatzaileek, eta, zer egiten duten gorabeheran, kirol-zuzendariek; berdin dio profesionalki aritzen diren edo boluntario, edo eskola-kirolean, federatu-kirolean edo denentzako kirolean aritzen diren.

Kirol-erakundeek berek begiratu beharko dute (guraso-elkarteek, federazioek, kirol-zerbitzuetarako enpresek eta abarrek) ea adingabeekin lanean daukaten jendeak ziurtagiri hori aurkeztu duen. Edo, nahiago badute, zuzenean berek ere eska dezakete halako zereginetan daukaten jende guztiaren ziurtagiria.

Sexu-deliturik egin ez izana egiaztatzeko agiriaren eskera doakoa da.

Informazio gehiago nahi baldin baduzue ziurtagiri hori nola eskatu jakiteko edo beste zerbaitez, web orri honetan begiratu:  esteka