Lehendakaria Ertzaintzaren arduradunekin bildu da Berrozin

Lehendakaria Ertzaintzaren arduradunekin bildu da Berrozin

2016.eko uztailak 29

Ertzaintzaren Plan Estrategikoaren bilakaera aztertu dute
 
Ertzaintzaren burutzako kideekin bildu dira, gaur goizean, Iñigo Urkullu lehendakaria, Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburua, Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordea eta Gervasio Gabirondo Ertzaintzaren zuzendaria.

Bilera Ertzaintzak Berrozin duen egoitzan egin da, eta bertan 2016rako Plan Estrategikoren garapenak orain arte ekarri duenaren balorazio orokorra egin diote lehendakariari Saileko eta Ertzaintzako buruek. Lehendakariak berak Euskal Autonomia Erkidegoko gaur egungo segurtasun publikoko alderdirik nabarmenen gaineko interesa azaldu du, baita etorkizun hurbilerako Ertzaintzaren erronken eta helburuen gaineko interesa ere.