Lehendakaria Donostiako Hipodromoko zaldi lasterketetan izan da

2016.eko abuztuak 21

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiarekin batera, Donostiako Hipodromoko zaldi lasterketak ikusi dituzte gaur arratsaldean.  "Eusko Jaurlaritza Sari Nagusia" azkeneko lasterketa izan da.

Hipodromoak mende bat betetzen du aurten. Lasterketak udan egiten dira, ekainetik irailera bitartean. Jardunaldi bakoitzean 5 edo 6 lasterketa izaten dira, eta bosgarrena izaten da Sari Nagusia, jardunaldiari izena ematen diona, alegia. "Eusko Jaurlaritza Sari Nagusia” 1982tik egiten da eta aurtengo sariduna "Furioso" izeneko zaldia izan da.