Langileen konpetentziak eta prestakuntzak hobetzeko trebakuntzarako laguntzen urteko deialdia egin du Lanbidek (Gobernu Bilerak 2016-09-06)

fotoconsejo.jpg

2016.eko irailak 06

Gobernu Kontseiluak baimena eman du, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek trebakuntzako ekintza estrategikoak burutzeko laguntza ekonomikoen inguruko Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren deialdia argitara emateko. 

Lanbidek 4,3 milioi euro bideratuko ditu, langileen konpetentziak eta prestakuntzak hobetzeko Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek programatutako trebakuntza-ekintzak finantzatzeko laguntzetarako. 

Hobetuz, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa arduratuko da bere hiru lurraldeetako egoitzetan egin beharko diren eskaerak kudeatzeaz eta bideratzeaz. Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, Lanbideren Zuzendari Nagusiaren Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. 

Eskaerak aurkezteko epea amaituta, Hobetuzek eskaera horiek aztertuko ditu, hauen balorazio teknikoa egingo du –deialdian aurreikusitako irizpideak kontuan hartuta– eta aurkeztutako laguntza-eskera bakoitza, osorik edo partzialki, ukatzeko edo onartzeko behar diren proposamenak egingo ditu. Ondoren, proposamen horiek Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuari helaraziko dizkio, honek dagokion erabakia har dezan.