Josu Erkoreka Adrián Celaya legelaria omendu duen "Zuzenbidearen Euskal Akademiaren" ikasturteari hasiera emateko ekitaldian izan da

2016.eko urriak 26

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako Sailburu, Josu Erkoreka, "Zuzenbidearen Euskal Akademiaren" ikasturteari hasiera emateko ekitaldian izan da gaur arratsaldean.

Ekitaldian, ikasturte-hasierako hitzaldia egin du Adela Asúa Batarrita, Auzitegi Konstituzionaleko presidenteordeak, eta, ondoren, duela gutxi hil zen Adrián Celaya legelaria omentzeko liburuaren aurkezpena egin da.