Argitalpen-data: 2016/09/02

Banatu dugu Galdera olinpikoak lehiaketaren abuztuko saria: Bi gaueko egonaldia Uliako aterpetxean zeure koadrilarekin!

Galdera Olinpikoak - Gazte-txartelaIrabazlea: Ainhoa Larrabaster Alonso.

Galderaren erantzuna: 28 kirol eta 42 disziplina.


Lehiaketan parte hartzeko, nahiko izango da Rioko 2016ko Joko Olinpikoekin zerikusia duen honako galdera honi zuzen erantzutearekin:

Zenbat kirol eta diziplina izango dira guztira 2016ko Río-ko Olimpiar Jokoetan?

Erantzuna Gazteaukeraren blogean aurkituko duzu.

Zer zozkatuko dugu?

Bi gaueko egonaldia, gosaria barne, Donostiako Ulia aterpetxean 6 pertsonarentzat (irabazlea + 5 lagun).

Egonaldia 2017ko irailaren 15a arte gozatu ahal izango da.

Gainera, egonaldi hontaz gozatuko duten pertsona guztiek 3 eguneko "San Sebastian Card" txartel bat eta Donostiako autobus turistikorako sarrera bat jasoko dute.

Parte hartzeko modua:

Bete ezazu formularioa zure datuekin(*) (azken eguna: abuztuaren 30a).

Gainera, Instagramen(**) egin zaitez gure jarraitzaile: @got_rio2016 (Rioko Joko Olinpiko eta Paralinpikoetan izango diren Basque Teameko kirolarien argazki eta nobedadeak)

Saria nola jaso: 

Lehiaketaren irabazleari telefonoz eta emailez abisatu eta adieraziko zaio jardueraren erreserba egiteko modua.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak esan nahi du Gazte-txartelak lehiaketa eta zozketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak isilbidez onartzen direla.

* Oraindik ez bazara gazte-txartelduna, eska ezazu zure Gazte-txartela.

**Soilik Instagrameko kontua baduzu

 


Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago