Euskotrenek larunbatean, urriaren 29an, tren eta autobus zerbitzuak indartuko ditu ordu aldaketa ofiziala dela eta

metrodonosti4769.jpg

2016.eko urriak 27

Euskotrenek larunbat honetan, urriaren 29an, ordu ofizialaren aldaketa dela eta, gaueko tren eta autobus zerbitzua indartuko du (goizaldeko 3:00etan 2:00ak izango dira). Horrez gain, Mallabiko “Urriko Jaiak” direla eta, DB44G (Mallabia) – Ermua – Ondarroa autobusen linean, gaueko zerbitzu berezia eskainiko da Mallabiraino zerbitzuak luzatuz.

Zerbitzu horien ezaugarriak honako hauek izango dira:

TRENA

BILBO – DEBA – BILBO
• Irteerak Atxuri-Bilbotik:  23:50, 1:50, 2:50, 3:50 (ordu ofizial berria) eta 5:50ean (Elgoibarreraino)
• Irteerak Debatik:  1:35, 2:35, 3:35 (ordu ofizial berria), 5:35 eta 7:22an (Elgoibartik Durangoraino).

AMOREBIETA – BERMEO – AMOREBIETA
• Irteerak Amorebietatik:   0:19, 2:19, 2:19 (ordu ofizial berria), 4:19 eta 6:19an.
• Irteerak Gernikatik:   Bermeora joateko zirkulazio berezi bat egongo da eta 23:17an irtengo da. Era berean, 2:41ean tren bat Amorebietarantz irtengo da.
• Irteerak Bermeotik:  23:39, 1:18, 3:18 (ordu ofizial berria), 5:18 eta 7:23an (Gernikaraino).

LUTXANA – LEZAMA – LUTXANA
• Irteerak Lutxanatik:   23:09, 0:02, 2:00, 2:00 (ordu ofizial berria), 4:00 eta 6:00etan.
• Irteerak Lezamatik:   23:35, 0:30, 2:30, 2:30 (ordu ofizial berria), 4:30 eta 6:30ean.

LASARTE – HENDAIA – LASARTE
• Irteerak Lasarte Oriatik:  0:00, 2:00, 2:00 (ordu ofizial berria) 3:00 (Amararaino), 4:00 eta 6:00etan.
• Irteerak Hendaiatik:   1:03, 2:03 (ordu ofizial berria), 3:03, 5:03 eta 7:03an.

AMARA– ALTZA – AMARA
• Irteerak Amaratik:  1:45, 2:45, 3:45 (ordu berri ofiziala), 5:45.
• Irteerak Altzatik:  0:00, 2:00, 2:00 (ordu berri ofiziala), 4:00, 6:00.


AUTOBUSAK

DB44G (MALLABIA) – ERMUA – ONDARROA
Linea honetan, “Urriko Jaien” ospakizuna dela eta, gaueko zerbitzu berezia eskainiko da zerbitzuak Mallabiraino luzatuz.
• Irteerak Mallabitik: 0:25, 2:25, 2:25 (ordu ofizial berria), 4:25, 5:55 eta 6:30.
• Irteerak Ondarroatik: 20:10, 21:20, 22:10, 23:10, 23:45, 1:45, 2:45, 3:45 eta 5:45.

UK49G ZUMAIA – DONOSTIA N-634 (GAUA)
• Irteerak Zumaiatik: 23:00, 0:00, 1:00, 2:00, 2:00 (ordu ofizial berria), 3:00 (ordu ofizial berria), 4:00 eta 5:00.
• Irteerak Donostiatik: 23:30, 0:00, 1:00, 2:00, 2:00 (ordu ofizial berria); 3:00 (ordu ofizial berria), 4:00, 5:00 eta 6:00.


Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren www.euskotren.eus web gunean eta @euskotrenEJGV twitter gunean.