Euskotrenek gasteizko tranbiaren zirkulazioa moztuko du uztailaren 10ean Challenge Vitoria Triatloia dela eta

VITORIA14.JPG

2016.eko uztailak 07

Challenge Vitoria Triatloiaren ospakizuna dela eta zirkulazioa moztuko da Angulema eta Antso Jakitunako geralekuen artean goizeko 10:30etik zerbitzua bukatu arte.

Uztailaren 10ean, igandea, goizeko 10:30etik eguneko zerbitzua bukatu arte Antso Jakituna eta Angulema geralekuen arteko zirkulazioa moztuko da. Gainerako zerbitzuak ohi bezala ibiliko dira.

AZKEN IRTEERAK

  • Ibaiondotik     10:00etan
  • Abetxukotik   9:49an
  • Angulematik Abetxukora    10:23an
  • Angulematik Ibaiondora    10:16an

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete konpainiaren web gunean www.euskotren.eus eta @euskotrenejgv twitter gunean