Emakundek Bilbon gertatutako emakume baten hilketaren aurrean gaitzespena agertzeko deia egin die hiritarrei

emakunde.jpg

2016.eko uztailak 29

Emakundek-Emakumearen Euskal Institutuak Bilbon gertatutako emakume baten hilketaren aurrean, bere gaitsezpena eta salaketa azaldu ditu, baita doluminak eta bere babesa emakumearen familiari eta ingurukoei. Emakundek hiritarrei deia egiten die emakumeen kontrako indarkeria salatu dezaten, jarrera aktiboa izan dezaten emakumeen kontrako edonolako jarrera iraingarrien aurrean, eta gogoratu du era honetako indarkeria emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena dela. Gizarte osoaren inplikazioarekin bakarrik eta emakume eta gizonen berdintasuna lortzeko behar den balio aldaketekin lortuko da, Emakunderen iritziz, egun batean emakumeen kontrako indarkeriarekin amaitzea. Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, bihar Bilboko Udaletxearen aurrean goizeko 11tan egingo den kontzentrazioan parte hartuko du, Indarkeriaren biktimen arreta hobetzeko II akordioaren jarraipen batzordeko kideekin batera, eta dei egiten die hiritarrei antolatzen diren kontzentrazioetan parte hartzeko.