2016ko Euskadi Literatura Sariak
2016.eko urriak 13
Euskadi Literatura Sariak 2016
Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak 2016ko Euskadi Literatura Sarien irabazleen lehen lau izenak jakinarazi ditu gaur Bilbon, lau saridunak eurak ere presente zirela Euskadiko Artxibo Historikoan egin den prentsaurrekoan. Hona hemen, sail bakoitzeko epaimahaiaren aburuz, gaur ezagutarazi diren modalitateetako bakoitzean irabazle gertatu diren lanen izenak:
- Euskarazko haur eta gazte literatura: Besarkada, Uxue Alberdirena
- Euskarazko saiakera: Tartaroa. Mina, boterea eta egia, Mitxelko Urangarena
- Gaztelaniazko saiakera: Sin piedad. Limpieza política en Navarra, 1936. Fernando Mikelarenarena.
- Literatura-lanaren ilustrazioa: Así es la dictadura Mikel Casalena
Irabazleen gaineko informazio gehiago eta zehatzagoa, atxikitako dokumentuan eskuratu daiteke.
Gainerako modalitateetako irabazleen berri datorren astean emango da.