Argitalpen-data: 2016/02/12

0tik 100era doan eskalan, Euskadiko gazteek 79 puntuko poztasun maila dute harreman sentimental edota sexualekin

Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteek harreman sentimental edota sexualekin duten poztasun mailaren datuak aztertu ditu.

0tik 100era doan eskala erabiliz, Euskadiko gazteek 79 puntuko poztasun maila adierazten dute beraien harreman sentimental edota sexualekin.

Poztasun-maila zertxobait handiagoa da emakume gazteen artean (80 puntu) gizon gazteen artean baino (78 puntu); bestalde, adin-taldeak kontutan hartzen baditugu, zera ikusten dugu: 15 eta 19 urte bitartekoek poztasun-maila baxuena dute (76 puntu); 20 eta 24 bitartekoen artean poztasun-mailak 81 puntu lortzen ditu; azkenik, 25 eta 29 urte bitartekoen artean, 80 puntutakoa da.

 

Jarrai gaitzazu sare-sozialetan!