41 film lehiatuko dira Lekeitioko Euskal Zine Bileran

  • Bostokphoto

  • DataUrriak 9
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Azaroaren 22tik 29ra bitartean, aurtengo euskal zinema profesional eta amateur onena ikusteko aukera izango da Lekeition. Euskaraz egiten den zine bilera bakarraren 38. edizio da aurtengoa.

1978an antolatu zuten lehen aldiz Lekeitioko Euskal Zinema Bilera. Ordutik hona, euskara eta euskarazko zinemagintza uztartzeko ahalegina egin du. Hori lortzeko bi helburu izan ditu. Batetik, euskal zinemagile amateurrak ezagutzera eman, eta bidea egiten lagundu. Bestetik, euskal zinemagintza profesionalaren bilgune bihurtu. Hori dela eta, lehiaketak bi kategoria ditu: amateurra eta profesionala.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri