Fantasiazko Ipuin Laburren XXIII Unibertsitate-Lehiaketa


  • DataIrailak 16
  • Gaia Literatura

Lehiaketa honetara, aurkez daitezke bertan parte hartu nahi duten pertsona fisiko guztiak. Lanek original eta argitaragabeak izan beharko dute, euskaraz edo gastelaniaz idatzitakoak

Irabazlearentzat 800 euroko sari bakarra egongo da. Sariari indarreko legeriak ezarritako atxikipena ezarriko zaio.

Ipuin laburrak gai fantasiazkoa jorratuko du, eta DIN-A4 orritan aurkeztuko da, alde bakarretik makinaz idatzia, hutsarte bikoitzearekin; bestalde, ez ditu izango idatzia, 10 orri baino gehiago. Aurkezteko epea 2015eko azaroaren 20an amaituko da.

Ipuinak hiru aletan aurkeztu edo igorriko dira gutun-azal itxian eta eta ezizenez izenpeturik. Gutun-azalaren kanpoaldean "Fantasiazko ipuin laburren XXIII lehiaketa" idatziko da, eta barruan, beste gutun-azal bat ere igorriko da ezizen bera idatzita. Azken horren barruan, egilearen izen-deiturak, NANa, helbidea, posta-kodea, harremanetarako telefonoa eta posta elektronikorako helbidea agertu behar dira.

Epaimahaia UPV/EHUko irakasleek eta literaturaren alorrean ospe handia duten pertsonek osatuko dute. Ebazpena 2015eko abenduaren 18an argitaratuko da, eta hedabideetara igorriko da. Hala iritziz gero, epaimahaiak sariak hutsik laga ahal izango ditu; erabakia, beti ere, apelaezina izango da.

Saritutako lanak Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko errektoreordetzaren jabegopean geldituko dira, eta ondorio guztiekin erabil ahal izango ditu. Ez da lehiakideekin inolako posta-harremanik izngo, eta saririk gabeko originalak ez dira itzuliko.

Saritutako lanen irabazleek ezin izango dute hurrengo hiru edizioetako lehiaketetan parte hartu.

Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berekin.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri