Musika digitalaren industrian gardentasuna hobetzeko aholkuak eta neurriak


  • DataIrailak 29
  • Gaia Musika

Txosten honetan musikaren industriari eragiten dioten gardentasun-arazoak agertzen dira, baita egile-eskubideak ordaintzeko sistemen gabeziak ere. Besteak beste honakoak proposatzen ditu: prozesuak sinplifikatzeko konponbideak, esku-diruaren transakzioak eta fluxuak azkartzea, diru-sarrerak banatzeko sistema justuago bat ezartzea eta egun 45 bilioi dolar sortzen dituen (zuzeneko emanaldiak barne) industria global honen eraginkortasunik ezak gutxitzea. Azterketa, batik bat, merkatu digitalari buruzkoa da eta musika-industriaren egoera kezkagarritzat jotzen du, nahiz eta baden hobekuntza-marjina handia bat «streaming»-aren kontsumo kulturala igo dela eta. Artistek eta sortzaileek izaten dituzten galera ekonomikoak handiak direla nabarmentzen du, bitartekari batzuen opakutasun, konplexutasun eta informazio-irizpideen batze eza dela eta egile-eskubideak, ordainketa aurreratuen sistema eta diskoetxeek zein argitaletxeek zerbitzu digitalak erostean dituzten partaidetzak kalkulatzean. Bestetik, azpimarratzen du, une honetan, «blockchain» teknologiek egoera hori hobetzen lagun dezaketela eta hobekuntza handiak ekar ditzaketela lineako transakzioen kudeaketan eta horien jarraipenean, baita zaleetan edo ordainketak egiten dituzten erosleetan hasi eta sortzaileek zein artistek beren egile-eskubideak kobratzen dituzten arte dagoen balio-katean ere.

Fair music: transparency and payment flows in the music industry [PDF - 6,7 KB]

Kulturaren Euskal Behatokian itzulia

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri