Antzerkigintza berriak, sorkuntza eszenikoko laborategia


  • DataUrriak 9
  • Gaia Arte eszenikoak

Donostia 2016 Fundazioak, Gasteizko Principal Antzokiak, Victoria Eugenia Antzokiak eta Arriaga Antzokiak Antzerkigintza berriak proiektua sortu dute.

Deialdi ireki baten bidez zortzi egile hautatuko dira, sektoreko profesionalen argibideei jarraikiz, antzezlan bat sor dezaten.

Hainbat aukera dago antzerkigintzako testuak hautatzeko (izan garaikideak, izan klasikoak), baina Hiriburutzaren lurraldeak gabezia bat du antzerki-proposamenei dagokienez. Gaztelaniako eskaintzaren eskasia bistakoa da, eta are agerikoagoa da euskarari dagokionez. Testuinguru horretatik jaio da, hain zuzen ere, Antzerkigintza berriak.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri