Argitalpen-data: 2015/05/26

Zientzia, elikagaien industria eta dieta pertsonalizatua Growing Young-en

Bittor Oroz Growing Young Simposioaren inaugurazioan100 enpresa baino gehiago parte hartzen ari dira Growing Young Simposioa. Ekitaldia Aztik antolatu du eta Bilboko Bizkaia Aretoan ospatzen ari da gaur eta bihar.

Food Science for New Consumer Challenges” lelopean, kongresuaren helburua zientziako, elikagaien industriako eta gastronomiako agenteen artean interakzioa sustatzea da, etas kontsumitzaile berriek ezarritako bi erronka nagusiei helduko zaie: osasuntsu hazteko eta zahartzean aktibo jarraitzeko dieta pertsonalizatu baten oinarria.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, hasiera eman dio Kongresuari eta populazioaren zahartzea merkatu aukera bat bezala hartu behar dutela esan dien bertan ziren enpresei.

Growing Young kongresuaren bigarren edizioak aukera ederra eskainiko du elikagaien sektore osoari balioa emateko eta gaur egungo eta etorkizuneko kontsumitzaileek ekarritako bi erronka nagusiei aurre egiteko: plazera eta osasuna, populazioaren zahartzea eta produktu pertsonalizatuen beharra.