Argitalpen-data: 2015/03/24

Lanbideko zuzendariak Deusturen Enplegu eta Ekintzailetzaren XI. Foroa inauguratuko du

Lanbide.

Lanbideko zuzendari Adolfo Alustizak Enplegu eta Ekintzailearen Foroaren XI. edizioa inauguratuko du bihar, Bilbon. Enplegurako euskal zerbitzuaren lankidetzarekin, Deustuko Unibertsitateak, martxoaren 25ean eta 26an, foro honen beste edizio bat egingo du. Aipatutako foro hori unibertsitateko ikasleentzat eta enpresentzat topaketarako ezinbesteko gune bihurtu da dagoeneko. Erakunde sozialak, instituzio publikoak eta 50 enpresatik gora izango dira aurtengo unibertsitate-hitzordu honetan. Horiek guztiek interesa baitute ikasle tituludunekin eta ikasleekin harremana izateko; horrez gain, hautapen-prozesuak ere egingo dituzte, esaterako, Rural Kutxa, Baker & McKenzie, Ulma, EXE eta Bricomat erakundeek.

Enpleguaren Zerbitzuen Europako Sareak, EURESek eta enplegurako euskal zerbitzuak berak informaziorako stand bat izango dute. Foroan solasaldiak eta hitzaldiak izango dira. Edizio honetako solasaldien artean nabarmentzekoak dira gai hauei buruzkoak: Turismoaren alorreko garapena eta ekintzailetza, Europan lan egitea, Design Thinking, lanbide digital berriak, sare sozialen bidezko enplegu-bilaketa, negozio berritzaileei buruzko ideia-sorkuntza edo Zuzenbidearen alorreko enpleguari buruzko gai bat. Azokan, halaber, simulatzailea duen enpresa bat sortzeari buruzko lehiaketa bat egingo da eta Deustokabira, enpresen inkubagailura bisitak egin ahal izango dira.

Harrera-orduak

- Martxoaren 25ean, 10:30etik 17:30etara
- Martxoaren 26an, 09:30etik 14:00etara

Lanbide - Eures jarduera-programa:

Hilak 25
- 11:00etatik 12:00etara aurkezpena: EUROPAKO ENPLEGUAREN ZERBITZUAK LANBIDEN, EURES SAREAN - EUROPAN LAN EGITEA
- 12:00etatik 12:30era gai honen aurkezpena: living and working in UK

Hilak 26
-11:00etatik 12:00etara aurkezpena: EUROPAKO ENPLEGUAREN ZERBITZUAK LANBIDEN, EURES SAREAN - EUROPAN LAN EGITEA
-12:00etatik 12:30era aurkezpena, bideokonferentzia bidez, Suedian bizitzea eta lan egitea.