Argitalpen-data: 2015/03/09

Euskadiko gazteak etorkizunarekiko baikor

Aurrera Begira 2014 ikerketa aurkezten du Gazteen Euskal Behatokiak

'Aurrera Begira 2014. Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak' (pdf, 2 Mb) izeneko ikerketak Euskadiko gazteek beren egoerari eta etorkizunarekiko aurreikuspenei buruz egindako balorazioak biltzen ditu 10 adierazletan.

Ikerketa hau 2013an sortu zen eta honen bidez gazteen egoera ebaluatzeko eta jarraitzeko tresna erraza eta sintetikoa eskaini nahi zaie bai herritarrei bai gazteriaren arloan erantzukizun politiko edota teknikoak dituzten guztiei.

Bigarren emanaldi honetan, 10 adierazleen bilakaera aztertu da.

Txostenak oraingo egoera aurreko urtekoarekin alderatzeaz gain, adierazle horien emaitzak sexuaren, adin-taldeen eta lurralde historikoaren arabera kontsultatzeko aukera eskaintzen du.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!