Argitalpen-data: 2015/03/31

Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2015eko ekitaldiko laguntza deialdia

Lanbide.

Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko erakundeei laguntzak, jardueraren xedeko lurraldearen garapen sozioekonomikoa bultzatzera eta modernizatzera bide¬ratutako enplegua sortzeko proiektuak martxan jar daitezen, Eusko Jaurlaritzaren 2014-2016 aldirako enplegu-planean ezarritako enpleguaren aldeko tokiko ekintzen helburuarekin eta ema¬kumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioarekin bat etorriz.

ERAKUNDE ONURADUNAK

  • Mankomunitateek
  • Taldeek
  • Udalerri taldeek
  • Udalerriek

EKINTZA MOTAK

1 MOTA.Enplegua sustatzea. Enplegua sustatzeko ekintzatzat hartzen dira ez-ohiko merkatuan egiten diren kontra¬tazioak, baldin eta haien helburua lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna handitzea bada, beren kualifikazioa, gaitasun pertsonalak eta/edo motibazioa sustatuko dituen aldi baterako lan-esperientzia baten bitartez.

2 MOTA. Kontrataziorako laguntzak. Laguntza horien helburua Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emandako langabeak tokiko enpresek merkatu arruntean kontratatzea errazteko babes ekonomikoa ematea da

3 MOTA.Enplegua sortzen laguntzen duten toki-garapenerako beste ekintza batzuk. Ekintza-ildo hau langabeziak bereziki astindutako eskualde eta udalerrietara dago bideratuta, II. eranskinean jasotakoetara, hain zuzen.

Informazio gehiago