Argitalpen-data: 2015/03/31

32 euskal ardo saritu dituzte Bacchus Ardoen Nazioarteko Lehiaketan

Bacchus 2015

 

Bachus Ardoen VIII. Nazioarteko Lehiaketa Madrilen izan da martxoaren 19tik 23ra bitartean, eta Urrezko lau Bacchus eman dizkie Bizkaiko Txakolina JDko lau txakolini eta Arabar Errioxako upeltegietako hamaika ardori.

Izen handiko epaimahaiak, non hamar Master of Wine, hiru Master Sommelier eta nazioarteko mahastizaintza eta ardogintzako erakunderik garrantzitsuenetako eta prentsa espezializatutako ordezkariak aritzen baitira, gainera, Arabako upeltegietako beste hamasei ardo eta txakolin bizkaitar bat saritu ditu Zilarrezko Bachus kategorian.

Aitorpen zabala, beraz, Arabar Errioxako ardoei eta euskal txakolinari, hemezortzi nazionalitateetako 1.651 erreferentzien artean berezirik, eta gure ardoen prestigioa areagotuz.

Dastatzaileen Espainiar Elkarteak antolatutako lehiaketa hau International OIV - Organisation of Vine and Wine erakundeak eta VINOFED - Ardo Lehiaketa Handien Munduko Federazioak gure herrialdean babesten duten bakarra da, erakunde bi horiek mahastizaintza eta ardogintzaren munduan garrantzi handikoak izanik.

2015eko lehiaketaren irabazleen zerrenda