Argitalpen-data: 2015/05/08

'Gazteen parte-hartzerako tresnak' ikastaroa

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Gazteen parte-hartzerako tresnak' ikastaroa. Gazteen gizarte gaietan eta parte-hartzean esperientzia zabala duten Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko gazte profesionalek emango dute ikastaroa. 

Ikastaroak gazteek parte-hartzeko eta parte ez hartzeko dituzten arrazoiak, moduak eta gakoak argitzen laguntzea du helburu. Horretarako Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren ibilbideaz baliatuko da, adibide teoriko-praktikoak ezarriz.

Bi edizio egingo ditugu: 

  • Bilbon, Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea, 2015eko maiatzaren 25ean eta 26an. Formularioa
  • Donostian, EGKren egoitza. Andia kalea 11, nagusia. 2015eko maiatzaren 27an eta 28an.

Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

 Triptiko informatiboa (pdf, 1 Mb). Ikastaroa EUSKARAZ izango da 

 Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Bilborako formularioa bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Ikasle kopurua:25

 gaztebehatokia@ej-gv.es

 94 4031645

 Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek.

  • Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak, gazteen elkarteak eta beste erakunde batzuk).
  • Hezitzaileak.
  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!