Lehendakariak eta Arabako Ahaldun Nagusiak Eskuernagako Uren Araztegia bisitatu dute.

Argitalpen-data: 

Lehendakaria eskuernagako HUAn

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Javier De Andrés Arabako Ahaldun Nagusiak gaur goizean Eskuernagako Hondakin Uren Araztegia (HUA) bisitatu dute. Araztegiaren eta honekin ezinbesteko izan den ponpaketa-estazioaren inbertsio 6,5 miloi eurokoa izan da, erdia Uraren Euskal Agentziak ordaindua eta beste erdia Arabako Foru Aldundiak ordaindua. BASABIL aldi baterako empresa-Elkarteak (ABEE) —Onainidia S.A. et Initek Ingenieros S.L.k osatua—egin ditu lanok, Arabako Foru Aldundiaren zuzendaritza teknikoarekin.

HUA aurtengo maiatzean ekin zion, momentuz, Eskuernagako urak arazteari. Etorkizunean, Samaniego eta Mañuetako urak ere hartuko ditu. Beraz, Hondakin Uren Araztegia 2015ean izango lanean ahalmen osoarekin. Azpiegitua hau funtsezkoa da Arabatar Errioxako hiru udalerritan, haien hiriguneak zeharkatzen dituzten saneamendu sareak hobetze eta Herrara ibaira doan isurketa hobetze aldera.

Urkullu Lehendakariak azpimarratu du “Euskadiko administrazioak eta arlo industriala ahalegin handia egin dute azken urteetan hiri eta industriaren isurketen eragiten zuten presioak murrizteko. Ahalegin horren ondorioz gure ibai eta kostaldeak poliki-poliki hobetzen joatea lortzen ari gara”.

Halaber, Lehendakariak gogorarazi du “azken urteetan hiriko hondakin-urentzako hainbat araztegi funtzionatzen hasi direla Euskadin, eta horiei loturiko saneamendurako elementuak (kolektore, punpaketak…) eta administrazioek inbertsio aldetik egindako ahalegina ere oso handia izan dela”.

Inbertsio-ahalegin nabarmena

Urkullu Lehendakariak nabarmendu du halako neurriek aurrera eramateko egin beharreko inbertsioak edota erakundeen arteko elkarlan estua. Neurri horien artean azpimarratu ditu “Hondakin-uretarako araztegi berriak eraikitzea Eskuernagan ikusten ari garen HUA honen antzera—. Eskuernagako araztegi hau kasu—, Kolektore sareak egin edota daudenak handituko dira hirigune berriak edo industriak arazketa sistemetara lotu ahal izateko —Eskuernaga, Samaniego edota Mañuetako kasuen bezala— edota gaur egun funtzionatzen ari diren arazketa sistemen hobekuntza, UEZ ezarritako ingurumen-kalitaterako helburu berrietara moldatze aldera, besteak beste”

Bere aldetik Javier de Andrés Arabako Ahaldun nagusiak gailendu du azpiegitura honen garrantzia: “urtetan pairatutako zikinkeri eta kiratsen arazoa konponduko baitu, Herrera eta Ebro ibaien kutsadura ekidinez”. Honen harian, De Andrések jakitera eman du “Arabako Aldundiak jada lizitatu dituela —1,4 miloi euro — Mañuetako hondakin urak HUA honetara eramateko lanak, eta, aurten, aurreikusten dugu Samaniego hondakin urak HUA honetara bideratzeko lanak hastea”.

Jarduera bizia.

Halaber, De Andresek gogorarazi du Foru Aldundiak eginiko inbertsio-ahalegina Arabako Lurralde Historikoko saneamendu sistemak hobetze aldera, eta gaur egun araudiak ezarritako ingurumen helburuak bete aldera.

Halaber, De Andresek azpiegitura hidraulikoak eraikitzeko bi erakundeen artean adostutako Elkarlanerako hitzarmena ere aipatu du.

Azkenik, bisitan zehar gailendu da araztegia gai dela urtean zehar ematen diren isurketa emari aldakorrei moldatzen. Gauzak horrela, Errioxako Uren Partzuergoak kudeatuko duen araztegi honek 2500 biztanle baliokideren hondakin urak araztuko ditu behe denboraldia, 7500renak denboraldi ertainean, eta 15000renak denboraldia altuan. Izan ere, udazken aldera, eskualdean ardogintzaren jarduerak biziak dira, eta beharrezko izaten da hirigunetan kokatzen diren upeltegien isurketak araztea ere.

Ekitaldian, Lehendakari eta Ahaldun nagusiaz gain, parte hartu dute: Samaniego, Eskuernaga eta Mañuetako Alkateak; Ana Oregi, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburua; Marta Ruiz, Hirigintza eta Ingurumen Foru Diputatua; Juan Zarate, Arabako Batzar Nagusietako Presidentea; Iñigo Ansola, URAko Zuzendari Nagusia; eta Juan José García Berrueko, Errioxako Uren Partzuergoko Presidentea.

Bisita Eskuernagako HUAra. Visita a la EDAR de Villabuena