Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2026ko irailaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Tolosako (Gipuzkoa) «Herrikide Eskolapioak» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzen duena, Hezkuntza Bereziko Gela Egonkor bat gehitzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 188
- Hurrenkera-zk.: 4071
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/09/01
- Argitaratze-data: 2026/10/01
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Tolosako (Gipuzkoa) «Herrikide Eskolapioak» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren erakunde titularrak, «Escuelas Pías Emaús», baimena eskatu du Hezkuntza Bereziko Gela Egonkor bat gehitzeko. Dagokion espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin diote.
Arau hauek hartu dira kontuan: 17/2023 Legea, abenduaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzarena; 3/2020 Lege Organikoa, abenduaren 29koa, zeinaren bidez aldatzen baitira Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa; 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, zeinaren bidez aldatzen baita ikastetxe pribatuei araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; 20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna Sustatzekoa; 30/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau
Lehenengoa. Tolosako «Herrikide Eskolapioak» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuari Hezkuntza Bereziko Gela Egonkor bat, 5 ikaspostuko edukiarekin, gehitzeko baimena ematea. 2026ko irailaren 1etik aurrera, ikastetxea erregistro-datu hauekin egongo da inskribaturik Hezkuntza Sailaren unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen erregistroan:
Kode-zenbakiak: 012565 (EAE) eta 20005099 (Unibertsala).
Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Herrikide Eskolapioak».
Titularra: Escuelas Pías Emaús.
Helbidea: San Blas, 27-A.
Udalerria: Tolosa.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Baimendutako irakaskuntzak:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, bakoitzak 30 ikaspostuko edukiarekin.
Batxilergoa: 10 unitate, honela banatuta:
«Zientziak eta Teknologia» modalitatea: 5 unitate, bakoitzak 35 ikaspostuko edukiarekin.
«Humanitateak eta Gizarte Zientziak» modalitatea: 4 unitate, bakoitzak 35 ikaspostuko edukiaekin.
«Orokorra» modalitatea: unitate bakarra, 35 ikaspostuko edukiarekin.
Hezkuntza Berezia: 2 Gela Ireki eta Gela Egonkor bat.
Lanbide Heziketa:
Familia: Administrazioa eta Kudeaketa:
«Administrazio-kudeaketako» erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Merkataritza eta Marketina.
«Merkataritza-jarduerak» erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Familia: Informatika eta Komunikazioak.
«Plataforma anitzeko aplikazioen garapena» goi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
Bigarrena. Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezingo du bere erregistro-inskripzioan agertzen ez den izenik erabili bere burua identifikatzeko.
Hirugarrena. Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez, bai eta indarrean dagoen eta aplikagarria den gainerako legeria ere. Halaber, emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, erregistroko daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Era berean, ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartua, bete behar du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentro horren erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-plangintzan sartu behar denik, ezta laguntzak lortuko direnik hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 1a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.