Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2026ko irailaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Lekeitioko (Bizkaia) «Musikaia» Musika Eskola Publikoa irekitzeko eta martxan jartzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 187
  • Hurrenkera-zk.: 4050
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/09/01
  • Argitaratze-data: 2026/09/30

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lekeitioko Udalak Lekeitioko udalerrian (Bizkaia) musika-eskola publiko bat irekitzeko eta martxan jartzeko egin duen eskabidea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena egin dute.

Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskolei buruzko maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretua, Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzari buruzko abenduaren 21eko 17/2023 Legea eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko gainerako legeak aztertu ondoren, honako hau

Lehenengoa. 2026ko irailaren 1etik aurrera, Lekeitioko udalerrian (Bizkaia) «Musikaia» Musika Eskola Publikoa irekitzeko eta martxan jartzeko baimena ematea. Une horretatik aurrera, Hezkuntza Sailaren unibertsitatez kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta geratuko da, erregistro-datu hauekin:

Kode-zenbakiak: 016003 (EAE) eta 48020264 (unibertsala).

Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa (MEPU).

Izen espezifikoa: «Musikaia».

Titularra: Lekeitioko Udala.

Helbidea: Eliz-atea kalea 10.

Udalerria: Lekeitio.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

1, 2, 3 eta 4. mailak.

Familiak eta espezialitateak:

  1. mailako espezialitatea: Musika-tailerra.

  2. , 3. eta 4. mailetan:

    Hari igurtzizko instrumentuak: biolina.

    Zurezko haizezko instrumentuak: klarinetea, zeharkako-txirula, eta saxofoia.

    Metalezko haizezko instrumentuak: tronpeta.

    Teklatu-instrumentuak: pianoa eta akordeoia.

    Hari sakatuzko instrumentuak: gitarra elektrikoa.

    Perkusio-instrumentuak: bateria.

    Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak: trikitixa, panderoa, txistua eta txalaparta.

    Kantuko espezialitatea: kantua eta kantu korala.

    Bigarrena. Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikatu beharrekoa den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

    Hirugarrena. Hezkuntza-administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio guztietan, norberaren dokumentazioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa erabili beharko du, eta, ondoren, espezifikoa eta ikastetxearen kodea, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.

    Halaber, ikastetxearen publizitateak estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.

    Laugarrena. Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.

    AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

    Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, dirulaguntzen deialdien araubidearen bidez laguntzak lortu direnik.

    AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

    Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke euskal autonomia erkidegoko auzitegi nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 1a.

    Hezkuntzako sailburua,

    MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik